Euskadiko Langile Komisioak

28an asteazkena, 12.00etan Arriagaren aurrean

Gazteak bai...inozoak ez!

Norbaitek uste al zuen Gazteriaren Konsteiluari erasoa erantzunik gabe geratuko zela? Inola ere ez! CCOO Gazteak biharko EGKren deialdia babesten du.

Deskargatu manifestu osoa behean

Mugi gaitezen indarkeria sexistaren aurka

Larunbata, abenduaren 17an Makromanifestazioa Bilbon Euskal Feministako Mugimenduarekin. Etor zaitez!

Jarduteko garaia da

Bistan denez, krisiaren borroka-gune handienak nazioz gaindiko esparruetan daude, baina ondorioak argi eta bortizki jasaten ditugu toki guztietan. Hori dela eta, esparru lokalean hasi behar dugu gure arazo larriei aurre egiteko aukera guztiak esploratzen.

ETAren jakinarazpena: "Euskadi den gizarte demokratiko eta pluralaren indarraren erakusgarri"

Albiste bikaina CCOO Euskadirentzat, erakunde eta eragile politiko guztiei parte-hartze politikoaren normalizazioan eta gizartean zubiak berreraikitzearen alde lan egiteko dei egiten diegu.

"Martxan jarri" kanpaina langabazeriaren kontrako mobilizazioekin hasiko dugu

Unai Sordok: "Udan gertatutakoa ikusita, udazkenean etor daitekenari erantzun gogorra eman behar diogu langileok"

Corte Ingleseko langileek lan eskubideen murrizketen aurkako protesta egingo dute Bilbon

Langileen jantokiko prezioen %75eko "igoera basatia" salatuko dute merkatal zentroko ateetan bazkaria eginez

Arlo Publiko sindikatuko arduradunak

"ELA eta LAB dira negoziazio honetan aurrera ez egitearen arduradun nagusiak"

Unai Sordok salatu du euren jarrera Arlo Publikoaren negoziazioan: "Ordezkaritza gehien duen sindikatuari dagokio une honetan erantzukizuna bereganatzea, baina ez dute horrelako erantzukizunik hartzeko ohiturarik".

Hezkuntza Sailak 2011ko LEPrako eskainitako 556 lanpostuak ez ditu bermatu CCOO IRAKASKUNTZAK

Sindikatuaren ustetan, Administrazioaren Oposetarako lanpostuen eskaintza erabat urria da.

Enpleguaren alde eta Krisiaren aurreko Euskal Ekimena, CCOO Euskadiko proposamena

CCOO Euskadik jakin nahi du zeintzuk diren alderdi sozio-ekonomiko eta laboralean dauzkagun arazo nagusiak, gure eskumenekin eta eragileekin aztertzeko (politikoak, ekonomikoak zein sozialak), eragile horiei guztiei ekintza proposamenak egiteko eta, azkenik, sindikatu gisa dauzkagun konpromisoak aurreratzeko.

Zure zalantza on-line zerbitzuan

Milaka gaztek jotzen du CCOO sindikatura zalantza soziolaboralak argitzera

CCOO Gazteak idazkaritzak lehengo urtean martxan jarri zuen kontsultak egiteko online zerbitzuari ematen zaion erabilera handiak agerian utzi du lan arloan hazten ari diren eta gazteriari eragiten dioten arazoak; kaleratzeei, informazio faltari eta enpresaburu askok hitzartutakoa ez betetzeari zaion beldurra esaterako.

Pobreziaren aurkako astea

Bakea eta Elkartasuna Fundazioak Urriaren 17an egingo duten ekitaldiak bultzatzen ditu.

Euskadiko 500 ordezkari joango dira CCOOk Madrilen larunbat honetan egingo duen ekitaldi sindikal handira

CCOOk Vistalegre Jauregian elkartuko ditu Espainia osoko 20.000 ordezkari, sindikatuen papera aldarrikatzeko eta ziklo politiko eta ekonomiko berri honetan jarraitu beharreko estrategia zehazteko.

Unai Sordoren ustez, Gobernuaren proposamenak "onartezinak" dira

(Bilbo/ 11.08.25) Gobernuak langileen gainera bota du berriro egoerari aurre egiteko neurrien pisurik handiena. Langileek eta herritarrek krisia gainditzeko hain beharrezko duten erantzunik gabe jarraitzen dute. Abuztuaren 18an Gobernuko Lehendakariari bidalitako proposamenek ez dute islarik izan hartutako neurrietan.

Ostalaritzako langileen egoera salatu du CCOOk

FECOHT-CCOOren esanetan arriskuen prebentzioa paper gainean bakarrik egiten da, ez da benetako neurri prebentiborik hartzen.

Milio bat sinadura baino gehiago!!

Herri Ekimen Legegilerako sinadura bilketak lan erreformaren aurkako langileen erantzuna eragin du.

CLECEko langileek aurre-akordioa lortu dute 14 hilabeteko negoziazio prozesua eta gero

Enpresa Batzordeak eta CLECEko zuzendaritzak aurre-akordioa sinatu zuten apirilaren 29an 14 hilabeteko negoziazio prozesua eta gero. Batzordeko kideek (4 ELA, 3 ASADE, 3 CC.OO, 2 UGT eta 1 LAB) eta enpresak gero langile guztien adostasunarekin berretsi zen akordioa onartu zuten 12 ordu baino gehiagoko negoziazioa eta gero, beraz, gaur hasi behar zuten greba mugagabea bertan behera geratu da.